XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Neuk ikusi nuen -erantzun zuen Bikila komandanteak.

- Horra, nik ez dut Leon Kastillo mamu horrengan sinesten, baina, denon onerako, bere plan itxuragabe hori onik irtetea espero dut.

- Hala bedi, Gordon.

- Hortaz, Bikila, untzi bana bidaliko dugu suziri madarikatu hura zaintzera.

- Mhm -erantzun zuen Bikilak.

- Eta horrela, lurrera erortzen denean, beste lurtar guztiek baino lehenago jakingo dugu hiltzera goazela.

- Ordura arte, ondo izan -esan zuen Bikila komandanteak, aurpegia aldatu gabe.

Elkarrizketa amaitutzat emanez, agur esan zioten elkarri eta konferentzia eten zuten.

Gordon Zabala arnasestuka geratu zen segundu batzuetan.

Gero, adia galdurik, txokolatina bat atera zuen eta papera kendu zion.